BEREZIAK

2014(e)ko maiatza 29, osteguna

Talde berriak sortzen eta gehitzen doaz. 


 

Eta

Hernaniko Hezkuntza plataforma. Jadanik martxan eta topera!!! 
Hainbat gauzen artean:
- Udalak deituta, hainbat eragileek batera egindako hitzaldia izan da.
- San Joan jaiak bitartean "LOMCERIK GABEKO HERRIA" kanpainako sinadura bilketarekin ari dira. Egun batzuetan kalean jartzen ari dira, baina herriko denda batzuetan sinatzeko aukera dago.
- Udaletxean aurreko urtean mozio bat sartu zen ikastetxeetako sinadurekin eta udalak bat egin zuen. Udalak Nafarroako, EAEko eta Madrilera bideratu zuen ez aplikatzearen eskaera, baina espero genuen lez ez da erantzunik jaso.
- Ekainean LOMCERIK GABEKO HERRIA izendatzeko mozioa sartuko da ere. 
- Ekainaren 21an argazki potente bat egin nahi dugu sinadura kanpainari bukaera emateko.
- Lehengo urtean San Joan sutara bota genuen LOMCE. Aurten oraindik ez dugu zehaztu zer egingo dugun.


Beste plataforma guztiekin batera, LOMCERIK GABEKO HERRIA lortzeko helburuarekin.


ONGI ETORRIAK!!!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina