BEREZIAK

2015(e)ko ekaina 18, osteguna

Gasteizen prentsaurreko masiboa!!!

Ondo baino hobeto dakizuen bezala LOMCEren baitako 3. mailako azterketa gelditzea lortu dugu! Zorionak borroka honetan familion, hezkuntza komunitatearen eta orohar herritarron inplikazioarekin inposaketa honi planto egiteagatik! Erronka ez zen batere erraza, mehatxuak jaso ditugu, informaziorik ez digute eman, manipulatzen geundela leporatu digute... baina lortu dugu!

Gure ikastetxeetan Eskola Kontseilu zein Artezkaritza
Kontseiluetan sinatutako "3. mailako azterketaren kontrako" idazkia, eta PLANTO jarrera erakutsi dugun familia guztion agerraldia masiboa egitea tokatzen zaigu oraingoan.
Zuen plataforma, ikastetxe zein auzo/herrietan bertaratzeko deiarekin bat egin dezazuen idazten dizuegu HPT-tik. Eta egun horretan zuen organo gorenetan onartutako idazki oro ekar dezazuela. Norbanako zein herritar orok ere tokia dauka agerraldian, noski!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina