BEREZIAK

2015(e)ko ekaina 18, osteguna

ZORIONAK!! 3. mailako azterketari planto egin diogu!!

Aste estresanteak pasatu ditugu, baina guztion artean egindako esfortzuak bere emaitzak eman ditu.
ARGIAko artikulu honetan azaltzen den bezala, "Ziurtatu dezakeguna da gutxienez 30en erdiak baino gehiagok planto egin diola azterketari.", 16 ikastetxetan ez da egin. Kontutan izanda erdia eskola publikoak zirela eta besteak itunpekoak, gure lana ederto bete dugula argi dago: 14 herri ikastetxe, eta 2 ikastoletan ez da frogarik egin.
Hainbat eta hainbat elkarretaratzeak, ekintza,  plataforma berriak, artikulu, elkarrizketa, telebista agerraldiak, eta abar luze bat egin eta sortu dira honen inguruan eta hemetik abiatuta, beraz ospatzekoa da, benetan egindako lana.



http://iratxeallend1.wix.com/3mailazterketaplanto



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina