BEREZIAK

2015(e)ko urria 19, astelehena

Hezkuntza burujabea eskubide osoz! #AlternatibenHerria


Maila lokalean hezkuntza proiektu bat nola diseinatu, sortu eta garatu ikasiko dugu. Egun martxan dauden esperientziak eredu hartu eta gure ikastetxe, auzo zein herrietan hezkuntza proiektu bat egiteko gakoak eskuratuko ditugu.

Hezkuntza plaza honetan egun Euskal Herriko txoko ezberdinetan garatzen ari diren hezkuntza proiektuak ezagutuko ditugu: Orioko herri curriculuma, Dima eta Egia-ko hizkuntza proiektuak, Ondarroako hezkidetza proiektuak, kanpo espazioen antolaketa hezitzailea, Nafarroako landa eremuko eskolak...

Guzti honetarako herri horietako kideak izango ditugu bertatik bertara gurekin, euren ­zuzeneko esperientziarekin tokian tokiko errealitateak ezagutu eta berriak sortzeko gakoak identifikatuko ditugu. Herriz herrikako esperientziak elkarrekin partekatuz, hezkuntzan ere burujabetza osoa aldarrikatuz, apurka apurka Hezkuntza Sistema Propioaren eraikuntzan motor izango diren hezkuntza proiektuak ezagutuko ditugu.

Alternatiben Herria

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina