BEREZIAK

2015(e)ko urria 25, igandea

Mila esker #AlterHerria! #AlternatibaGara!

Milaka pertsona izan ginen atzoko egunean zehar Bilbon alternatiben herria badagoela ziurtatu eta hau eraikitzen gaudela aldarrikatzeko bildu ginen lagunak.
Euskal Herriko hezkuntza plataformak ere presente egon ginen, nola ez, gure hezigune, herri zein auzoetan aurrera daramazkigun borroken berri eman eta hezkuntzaren inguruko hausnarketa sakona hurbildu nahi zuen ororekin partekatzeko.
#AlternatibaGara

Proiektu anitz ezagutzeko aukera paregabea ere izan genuen Arragoa auzoan: Orioko herri curriculuma, ikasle euskaldun eleaniztunak sortzeko proposamena, Ondarroako hezkidetza proiektua, landa eremuko eskolak, herri unibertsitateak, OinHerri herri hezitzaileak...
Eta nola ez, bukaera ekitaldian ere egunean zehar egindako hausnarpenek tokia hartu zuten: "Euskal Hezkuntza Sistema sortzea dugu helburu, curriculum propioan ikasleak heziko dituena!".



Alternatiba Gara!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina