BEREZIAK

2015(e)ko azaroa 28, larunbata

HPT: "Hezkuntza Sistema Propioa gaurdanik eraikitzeari ekingo diogu"



Mobilizazioetan erabilitako testua:

Arratsalde on! Arratsalde on eta zorionak gaur Iruñako asanbladan egon zareten guztioi eta Gasteiz, Donsotia eta Bilboko kaleak Hezkuntza Sistema Propioaren aldarrikapenez bete dituzuen guztioi! Ez dugu nahiko genukeen eguraldirik izan gaurkoan, baina horrek ez du ekidin Hego Euskal Herrian gaur gehien entzuten ari den aldarria gure HEZKUNTZA ERAIKI izatea.

3 urte dira LOMCE legea PPren bulego itxi eta ilunetan prestatzen hasi zirenetik. 3 urte Euskal Herriko hezkuntza komunitatea aktibatu eta lege inposatu, espainol, doktrinatzaile, atzerakoi, merkantilista eta sexista horren kontra antolatzen hasi ginenetik. Ez dira gutxi izan, elkarlana oinarri, egin izan ditugun ekimenak.

Inportanteena, iazko ikasturtean gauzatu genuen 3. mailako azterketaren plantoa izan zen. Aurten, orain dela aste bete, 6. mailako azterketa onartu dute Madrilen, dekretuz. Ba gauza bat argi errepikatu nahi dugu: aurten ere planto egingo dugu. Ez dugu LOMCE onartuko eta 3. zein 6. mailako azterketei planto egingo diegu! Argi izan dezatela Madrilen, Iruñean eta Gasteizen, azterketa horiek ez ditugu egingo! Indarra erakutsi dugu eta ez dugu LOMCEren aplikazioa onartuko, duen mozorroa duela. Eta ez dugu momentuz LOMCE aplikatzeko tresna den Heziberri plana ere nahi.


Hezkuntza Plataformen Topagunea 3 helburu argirekin jaio zen:
  1. Inposizio ororen kontra gaude
  2. LOMCE ez aplikatzeko konprimisoa dugu
  3. Egunez egun Hezkuntza Sistema Propioa eraikiko dugu.
Eta bide horretan urratsak ematera gatoz gaur. Gobernu ezberdinek euren lege eta dekretuen baitan korapilatuta nahi gaituzte. Eroso daude guk LOMCEri EZ esaten diogunean. Trabatuta nahi gaituzte jakin badakitelako LOMCEri EZ esanez euren lege eta dekretuekin aurrera jarraituko dutela.

Guk ordea, planto errealak egiteaz gain, Hezkuntza Sistema Propioa eraikitzeari ekingo diogu. Horren beldur dira Gobernuak eta horregatik betetzen gaituzte lege inposatuz. Ez dute nahi guk gure ikastetxe, auzo eta herrietan gure hezkuntza proiektu propioak garatzea. Ba jakin dezatela, inposizioei aurre egiteko modurik eraginkorrena gure Hezkuntza Sistema Propioa eraikitzea da. Eta horri ekingo diogu!

Horregatik, curriculum propioak, benetan euskalduntzen duten hizkuntz proektuak, bestelako baloreetan hezkteko hezkidetza programak, etxerako lanik gabeko pedagogia berritzaileak, hezitzaileak diren kanpo espazioen antolaketa berriak, katering enpresa handirik gabeko tokian toki kudeatutako jantokiak... Hamaika dira ditugun hezkuntza proiektuak eta horiek eraikitzeko konpromisoa dugu. Lan asko egin da Euskal Herrian eta hori kontutan izango dugu gure borrokan.
Txikitik handira lan egiten jarraituko dugu, norberaren errealitate, behar eta nahiak kontutan izanda. Erakutsi dugu eta horrela jarraituko dugu. Ez gara inoren zain geldituko, gu izango gara bestelako hezkutza eredu bat eraikitzearen protagonista. Hezkuntza Sistema Propioa proietu lokalak sortu eta saretuz eraikitzeari ekingo diogu.

Eskerrik asko egindako lan guztiagatik, eta, GUK, ORAIN, HEMEN, GURE HEZKUNTZA ERAIKI! Animo eta lanera!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina