BEREZIAK

2016(e)ko otsaila 8, astelehena

HPT: “Gobernuen jarreraren aurrean plantoan berresten gara”


Urtarrilaren 16ko asanblada orokorrean argi esan genuen: azterketaz beteriko LOMCEren ebaluazioen kontra gaude eta ez egiteko konpromisoa dugu. Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernu berriari mezu zuzena helarazi genien, gainera: LOMCE aplikatzeko hautuan jarraituz gero, planto tinko eta orokortua bultzatu eta eramango dugu aurrera.

Hezkuntza komunitatearen eta batez ere familien presioari eta jarrera tinkoari esker, badirudi Gobernu biek jarrerak apur bat aldatu dituztela. Norabide argirik gabe, hala ere. Nafarroako Gobernuak 3. zein 6. mailako azterketak egingo ez dituela iragarri du. 6. mailako azterketaren pilotajea, hala ere, egin du dagoeneko. Cristina Uriarteren sailak 3. mailako azterketa mantendu eta 6. mailakoa aurten egingo ez duela iragarri du.

Batak ala besteak, LOMCEren eta LOMCEren euskal aplikazioa den Heziberri 2020ren dekretuak onartuak dituzte. Hau da, LOMCEren araberako araudia da indarrean dagoena gure administrazioetan; LOMCEren araberakoa.
Cristina Uriarteri mezu argia helarazi nahi diogu: iazko ikasturtean ezin izan zenuen 3. mailako pilotajea egoki burutu. Hezkuntza eragile nagusienok azterketa horren kontra agertu ginen. Ebaluazio sistema eta azterketa horien kontra agertu ziren gurekin batera Sortzen, Ehige, Ikastolak, Lab, Ela eta Steilas, besteak beste. Eta hala ere, inposaketaren bidean jarraitu eta 3. mailako azterketarekin aurrera egingo duzula adierazi duzu. Oraingoan ere hezkuntza eragileak berdina esaten ari zaizkizu. Iaz bezala, hezkuntza eragileak azterketaren kontra agertu dira. Espero dugu iazko planto jarrera berdina manten dezatela. Jakin dezazun, Hezkuntrza Plataformen Topagunetik azterketa horien kontrako planto orokortua bultzatuko dugu!

Horretarako, aipatu bezala, 2 idazki nagusi zabaltzen ari gara. Bata, familien objekzioa bilatzen duen dokumentua. Gure alaba eta semeei azterketa egin diezaioten ez dugu baimenik emango. Bestea, ikastetxeetako organo gorenetan onartzekoa, azterketa hauen kontrako jarrera adierazten duen idazkia.
Ez gaitzazue mareatu. Azterketa horien kontra gaude eta ez egiteko konpromisoa dugu. Nahikoa da!

Gainera, larriena, Heziberrin onartutako dekretuak dira, izan ere, bertan azterketa 2 hauetaz gain beste 2 ebaluazio diagnostiko eta LOMCEren araberako beste 2 errebalida onartzen dira, DBH eta batxilergoan. Heziberri 2020ren dekretuak bertan behera uzteko exijitzen diogu Cristina Uriarteri. Aipatutako dekretuak LOMCEren aplikazio hutsa dira eta ez dute Hezkuntza Sistema Propioaren aldeko inongo urratsik ematen.

Beraz, Hezkuntza Plataformen Topagunetik LOMCEren aplikazioa diren azterketa horien kontrako plantoan berresten gara eta Hezkuntza Sistema Propioaren ardatz izan behar den Ebaluazio Sistema Propioaren aldeko deia egin  nahi dugu.


HPT: “Ante la actitud de los gobiernos
nos reafirmamos en el planto”


En la asamblada del 16 de enero lo digimos claro: tenemos la determinación de no realizar las pruebas del sistema de evaluación lleno de exámenes de la LOMCE. Además, dirigimos un mensaje claro al nuevo Gobierno de Nafarroa y a Eusko Jaurlaritza: en caso de seguir aplicando la LOMCE llevaremos adelante un planto generalizado.

Pero con la presión de la comunidad educativa y sobre todo la actitud firme de las familias, los dos Gobiernos han cambiado un poquito su actitud. Sin rumbo claro aún así. El de Nafarroa ha anunciado que no realizará los exámenes de 3º y 6º este año. Los pilotajes de estas últimas, aún así, los han realizado ya. Cristina Uriarte, a su vez, ha dicho que mantendrá las pruebas de 3º y no realizará las de 6º.

Unos y otras, han asumido los decretos de la LOMCE o la aplicación de ésta a la vasca que es Heziberri 2020. Es decir, nuestras administraciones tienen en vigor la normativa en base a la LOMCE.

A Cristina Uriarte le queremos trasladar un mensaje: el curso pasado no pudiste realizar de forma correcta el pilotaje de 3º. La gran mayoría del sector educativo nos posicionamos en contra de esa prueba. En contra de ese sistema de evaluación y de ese exámen se posicionaron junto con nosotras Sortzen, Ehige, Ikastolak, Lab, Ela y Steilas, entra otras. Y aún así, este año, sigues con el camino de la imposición y dices que seguirás con el exámen de 3º. Los agentes educativos estos días están diciéndote lo mismo. Esperamos que mantengan la misma actitud que el curso pasado. Desde Hezkuntza Plataformen Topagunea vamos a llevas adelante el planto generalizado.

Para ello, estamos difundiendo 2 escritos. Uno, busca la objeción de las familias. Estas no darán permiso para que se les haga a sus hijas e hijos estos exámenes. El otro, busca la oposición de los órganos de dirección de los centros ante estas pruebas.

Dejad de marearnos. Estamos en contra de los exámenes y tenemos la determinación de no realizarlos. ¡Ya está bién!

Ademas, lo peor de toto es que en los decretos Heziberri 2020 se han aceptado además de estos 2 exámenes otras 2 pruebas diagnósticas y 2 rebálidas más en base a la LOMCE, en ESO y bachiller. Le exiimos a Cristina Uriarte que retire los decretos de Heziberri. Esos decretos son claramente la asimilación de la LOMCE y no aportan nada a un Sistema Educativo Propio.

Por lo tanto, desde Hezkuntza Plataformen Topagunea nos reafirmamos en el planto a esos exámenes en base a ala LOMCE y hacemos un llamamiento a favor de un Sistema de Evaluación Propio que sea el pilar fundamental de un  Sistema Educativo Propio.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina