BEREZIAK

2016(e)ko ekaina 11, larunbata

Espainiako Gobernuaren erabaki berdina hartu dute Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak: LOMCE inposatzea

Ikasturte bukaerako balantzea egin dugu hainbat herrietako plataformetako kideok. Aurtengo ikasturtean LOMCEren araberako 3. mailako azterketari planto egin dioten 178 ikastetxeen indarra balioan jarri eta datorren ikasturtean, azterketa batetik harago, ebaluazio sistema osoa zalantzetan jartzeko erabaki hartu dugu.

Albisteak medioetan:
NAIZ  |  Berria  |  Barakaldo Digital  |  EITB albisteak  |  EITB noticias  |  Herrikolore



178 ikastetxe. Hori da Hezkuntza Plataformen Topagunean egin dugun errekontua. 3. mailako azterketa egin ez duten 178 ikastetxe. LOMCE eta Heziberriri modu praktikoan aurre egin dioten 178 ikastetxe. Egungo ebaluazio eredua eta ezarri berri nahi izan digutena kolokan jarri duten 178 ikastetxe. Inposizioei aurre egin dioten 178 ikastetxe, azken finean.

Badakigu eta behin eta berriz esan dugu 3. mailako azterketa hau LOMCEren araberakoa dela eta Heziberrik bere egin duela. Horregatik ez dugu egin nahi izan eta horregatik antolatu dugu planto masiboa. Asko hitz egin da LOMCE edota Heziberriren inguruan, guk ez dugu inposizioak direla azaltzen jarraituko, izan ere, argi dugu: LOMCE eta Heziberri kontsentsurik ez duten aldaketak dira, ez zaizkigu gustatzen eta ez ditugu aplikatuko.

Denbora guzti honetan gauza asko leporatu izan dizkigute hori horren argi adierazteagatik. Gaur, ikasturteko balorazioa egitea dagokigun honetan, mezu zuzena helarazi nahi diogu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Cristina Uriarteri eta Nafarroako Gobernuko Jose Luis Mendozari: ez gara inozoak, ez plataformetako kideok, ez familiok, ez ikasleok, ez langileok, ez sindikatuok, ez hezkuntza eragileok ezta herritarrok ere. Ez diguzu ziririk sartuko. Nahiko da Uriarte eta Mendoza. LOMCE edota Heziberriren bitartez aplikatzen ari zarete eta ez dugu onartuko. Madrilen PP-k egin duena, zuek hemen egiten ari zarete. Kontrako hitz asko, baina hemen, aplikazio hutsa. Nahikoa da. Gure hezkuntza bai, aldaketa bai, baina ez bide honetatik.

Hau esanda, azterketa honen kontra antolatu den hezkuntza komunitatea goraipatu nahi dugu. Ez da erraza izan, izan ere, ez dugu informazio argirik lortu eta administrazioak izkutatu besterik ez du egin. Hala ere, sektore ezberdinen elkarlanari esker, lortu dugu aurten ere LOMCEri planto egitea. Masiboki gainera: 178 ikastetxe kontabilizatu ditugu.

Hau oso positiboki baloratuz, datorren ikasturtean erronka berdinarekin jarraituko dugu. 3. mailako azterketa, 6. mailakoa eta baita 4. DBH-koa izango ditugu. Hauei ere, hamaika aldiz aipatu ditugun arrazoiengatik, planto egingo diegu.

Honetarako, orain arte lortutako sarea indartu eta elkarlan berriak bolatu nahi ditugu. HPT-tik prestutasuna agertzen dugu, orain arte bezala, herri plataformekin lanean jarraitzeko baina baita planto zuzena egiteko konpromisoa agertu duten bestelako sektoreekin ere: sindikatuak, ikasle mugimendua eta bestelako eragileak.

Beraz, LOMCEren inposizioaren ikasturtea izan den honetan, nahiz eta luze eta gogorra izan, indar handiz bukatzen dugu kurtsoa.

Esan dezakegu, datorren ikasturtean, nahiz eta plantoaren artikulazioarekin jarraituko badugu ere, ebaluazio sistema osoa zalantzetan jartzeko ikasturtea izango dela. Aurrera urratsak eman behar ditugu eta azterketa konkretu hauei planto eginez, salto egin eta Euskal Herrian nahi eta behar dugun ebaluazio eredu propioaren inguruan eztabaidatu, adostasunak bilatu eta eraikitzeari ekin behar diogu.


En castellano:

178 centros. Ese es el recuento que hemos hecho en Hezkuntza Plataformen Topagunea. 178 centros que no han realizado el examen de tercero. 178 centros que han hecho frente de manera activa a la LOMCE y a Heziberri. 178 centros que han puesto en entredicho en actual sistema de evaluación. 178 centros, en definitiva, que han hecho frente a las imposiciones.

Sabemos, y lo decimos otra vez, que el examen de tercero de la LOMCE lo ha hecho suyo Heziberri. Por eso no lo hemos hecho y por eso hemos organizado el planto masivo. Se ha hablado mucho de la LOMCE y de Heziberri, no vamos a seguir justificándonos ante esas imposiciones porque lo tenemos claro: LOMCE y Heziberri no tienen consenso, no nos gustan y vamos a seguir no aplicándolas.

En todo este tiempo nos han reprochado muchas cosas por ser tan claras. Hoy, en la valoración del curso, queremos trasladarle un mensaje claro Cristina Uriarte del Departamento de Educación del Gobierno Vasco y a Jose Luis Mendoza Consejero de Educación de Nafarroa: no somos idiotas, ni los miembros de las plataformas, ni las familias, ni el estudiantado, ni los trabajadores, ni los sindicatos, ni los agentes educativos ni la ciudadanía en general. No nos vais a engañar. Ya vale Cristina Uriarte. Estáis aplicando la LOMCE con Heziberri y no lo vamos a permitir. Lo que en Madrid está haciendo el PP lo está haciendo aquí ella y él aquí. Muchas palabras en contra pero aquí la mera aplicación de la LOMCE.

Dicho esto, queremos realzar a la comunidad educativa que se ha organizado en contra de este examen. No ha sido fácil, no hemos tenido información clara y la administración nos la ha ocultado. Aún así, gracias al trabajo de diferentes sectores, hemos conseguido hacerle planto a la LOMCE. Y de manera masiva, además: 178 centros.

Valorando esto muy positivamente, el curso que viene seguiremos el mismo camino. El examen de tercero, el de sexto y el de 4º de ESO son los nuevos que tendremos. Por las razones explicadas, a todos estos, les vamos a hacer planto.

Para ello, queremos fortalecer la red que hemos creado hasta el momento y buscar nuevos puntos de colaboración. Desde HPT tenemos toda nuestra disposición para buscar nuevas complicidades entre todos aquellos que quieran hacer el planto, sean sindicatos, movimiento estudiantil o diferentes agentes.

Por lo tanto, en este curso de imposición de la LOMCE, pese a ser largo y duro, lo acabamos con fuerza.

Podemos decir que el curso que viene, pese a seguir haciendo planto a las imposiciones, vamos a poner en duda todo el sistema de evaluación actual. Tenemos que dar pasos adelante y más allá de ir en contra de unos exámenes concretos, tenemos que dar un salto  en favor de un sistema de evaluación propio para Eukal Herria, y para eso debatir, buscar acuerdos y empezar a construirlo.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina