BEREZIAK

2016(e)ko iraila 18, igandea

EAEko alderdi politikoei zuzentzen gatzaie


Hasi da dagoeneko 2016-2017 ikasturtea eta Hezkuntza Plataformen Topagunetik ere berrori ekin nahi diogu. Zoritxarrez, aurreko 3 ikasturteak bezalaxe, LOMCEren inposizioaz markatutako ikasturtea. Esan genuen kurtso bukaeran eta berriz diogu: Eusko Jaurlaritza LOMCE aplikatzen ari da Heziberriren aitzakipean.
Baina ez ditugu gure argumentuak errepikatuko, izan ere, hezkuntza komunitateak eta familiak zein ikasleak bereziki, inork baino hobeto dakite inposatu nahi diguten horren inguruan. Hauteskunde kanpaina alderdiei gure interpelazioa egiteko baliatu nahi dugu. Hezkuntza komunitatea entzun eta hartu dugun bideari ausardiaz ekiteko eskatzen dizuegu. 

Eskatzen dugu, datorren legegintzaldian, LOMCEren inguruan baino, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan gure hezkuntzaz harro hitz egin ahal izatea. Eskatzen dugu, datorren legegintzaldia hezkuntza akordioen aroa izan dadila eta ez hezkuntza sailaren aldebakarreko erabakiena. Eskatzen dugu, datorren legegintzaldia LOMCEri planto egiteko legegintzaldia izatea eta ez Heziberriren izenean izkutatzea.

Gure hezkuntza inbertsioa kontsideratzea nahi dugu, ez gastua. Gure eskola Euskal Herriaren aniztasunaren eredu izatea nahi dugu, ez getoen sorleku. Gure eskola pedagogikoki aurrerakoia izan dadin nahi dugu, eta ez edukiak barneratzen dituzten roboten sortzaile. Kalitatezko Hezkuntza Sistema Propio eredugarri batetaz harro egon nahi dugu.

Horretarako, baina, gaur arte Lakuatik eraman diren politikak erabat aldatu behar dira. Modu batean zein bestean LOMCEren kontra agertu diren alderdi politikoei galdera batzuk luzatu nahi dizkiegu, izan ere, hauetako batzuk, herri ezberdinetako plataformok aurkeztu ditugun mozio ezberdinak babestu dituzte. Konkretuki PNV, PSE, Elkarrekin Ahal Dugu eta Euskal Herria Bildu-ri zuzentzen gatzaie:
  • Hezkuntza komunitatearekin elkarlanean arituko zarete LOMCEren ez aplikaziorako?
  • Zer egingo duzue LOMCEren aurrean planto egingo dugun ikastetxe, familia eta ikasleekin?
  • LOMCEren aurrean aktiboa izango zarete?
  • Zein da Heziberrirekiko zuen jarrera?
  • Ebaluazioari dagozkion Heziberri dekretuak bertan behera utziko dituzue?
  • Hezkuntza sistema propio baten alde zaudete?
  • Nola garatu?
Galdera hauei nolabaiteko erantzuna ematea espero dugu. Erantzun horiek, HPT-tik gure barne saretik zabalduko ditugu eta baita publiko egin ere, datorren astean.

Eusko Legebiltzarrak LOMCEren kontrako gehiengoa izango du berriz. HPT-tik, sortu gintuzten oinarriei jarraiki, LOMCEren kontra eta Hezkuntza Sistema Propioa baten aldeko bozka eskatu nahi dugu. Datorren legegintzaldian aukerak daude honetarako, espero dezagun errealitate bilakatu dadila. Guk horren alde lanean jarraituko dugu, sortu ginen ilusio berdinarekin.

(Texto en castellano)

Ya ha empezado el curso 2016-2017 y también lo hacemos desde desde Hezkuntza Plataformen Topagunea. Un curso, por desgracia, como los 3 anteriores, vienen marcados por la imposición de la LOMCE. Lo dijimos a finales del curso anterior, y lo volvemos a repetir: el Gobierno Vasco está aplicando la LOMCE bajo la careta de Heziberri.

Pero no vamos a volver a repetir nuestros argumentos ya que la comunidad educativa, y las familias y el estudiantado en concreto, sabemos perfectamente lo que se nos quiere imponer. Queremos aprovechar la campaña electoral para hacer nuestra propia interpelación. Exigiendo que escuchen a la comunidad educativa y se adopten decisiones valientes, ya que es tiempo de ello. 

Pedimos que la legislatura que viene sea la legislatura para que, en Araba, Bizkaia y Gipuzkoa podamos sacar pecho y hablar de nuestro sistema educativo y no de la LOMCE. Pedimos que la legislatura que viene sea la legislatura de grandes pactos educativos y no de decisiones unilaterales por parte del departamento de educación. Pedimos que la legislatura que viene sea la legislatura de hacerle planto a la LOMCE y no de camuflarla bajo Heziberri.

Queremos que la educación sea considerada una inversión y no un gasto. Queremos que nuestra escuela sea referente de la diversidad de Euskal Herria, y no creadora de guetos. Queremos que nuestra escuela innove en materia pedagógica y no intente crea robots que sólo memorizan contenidos. Queremos sentirnos parte y poder estar orgullosas y orgullosos de ir construyendo un Sistema Educativo Propio de calidad ejemplar. Es hora de tomar decisiones valientes.

Pero para esto las políticas que hasta ahora han llevado desde Lakua tienen que cambiar. Por eso, queremos trasladar unas preguntas a los partido políticos que se han posicionado de una u otra medida en contra de la LOMCE y que en algunos casos, también han colaborado con las plataformas locales aprobando nuestras mociones en diferentes ayuntamientos. Nos dirigimos concretamente, y esperamos recibir algún tipo de respuesta clara, a PNV, PSE, Elkarrekin Ahal Dugu y Euskal Herria Bildu.
  • ¿Vais a colaborar con la comunidad educativa para la no aplicación de la LOMCE?
  • ¿Qué vais a hacer con respecto a los centros, familias y estudiantes que nos plantemos ante la LOMCE?
  • ¿Vais a ser un activo frente a la LOMCE?
  • ¿Cual es vuestra postura con respecto a Heziberri?
  • ¿Derogareis los decretos de Heziberri referidos a las evaluaciones?
  • ¿Estáis a favor de un sistema educativo propio?
  • ¿Cómo construirlo?

Esperamos respuesta de algún tipo para estas preguntas. Respuesta que desde HPT difundiremos. Siguiendo las bases por las que nacimos, hacemos un llamamiento a votar en contra de la LOMCE y a favor de un sistema educativo propio. Hay opciones para ello, que en la siguiente legislatura se haga realidad. Nosotras y nosotros seguiremos trabajando en esta dirección con la misma ilusión con la que surgimos.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina