2018(e)ko martxoaren 3(a), larunbata

Laugarren urtez inposizioei PLANTO egiten jarraituko diegu

Prentsa agerraldia egin dugu Bilboko Santutxu auzoan aurten ere kanpo azterketei #planto egingo diegula argi adierazteko. Santutxukoak izan ziren, Txantreako familiekin batera, LH 3. mailako azterketei objezioa egin zieten lehenengoak. Hori dela eta, laugarren urtez, LOMCE, Heziberri eta PISA-k inposatu nahi dizkiguten kanpo azterketei planto egiteko jarrera berretsi dugu.